PASTA AZALORE SALTSA, SOJA ETA PORRUAREKIN

22:30:00


Kaixo!!

Gaurkoan inspirazio moduan garaiko eta bertako 3 osagaiekin egindako pasta goxoa.
🌷Udaberrian sartu berri gara baina oraindik negu-garaiko barazkiak ditugu astero jasotzen dugun otarrean.
3 barazki hauek erabili ditut: Azalorea, porrua eta baratxuri freskoa.

(2 pertsonentzat)
Lehenengo pasta egosten jarriko dugu beti egiten dugun bezela.
Bitartean beste kazola batean azalore handi erdi bat esne begetalarekin egosiko dugu 10 minutuz. Hemen utziko dizuet aspaldi argitaratu nuen errezeta jakiteko nola egin: Azalore saltsa.

Bestalde baratxuri eta porrua prestatuko ditugu. Porru handi eta baratxuri fresko 4rekin nahikoa izango dugu. Hauek garbitu eta moztuko ditugu. Zartagin batean olio pixkat jarri eta su ertainean 10 minutuz sukaldatzen utziko ditugu (gatza gehitu gustora).

Bukatzeko dena nahastuko dugu eta gainetik ¨parmesano¨ begetala jarri diezaiokegu 😁
Parmesano hau ere blogean dut: Parmesano begetala.




Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

0 comentarios