TXOKOLATE-OLO GAILETAK

13:53:00



Kaixoooo!!!!

Etxean ez dugu ohitura gailetak erosteko, baina noizbehinka Gullon markako olo eta txokolatezko hauek erosten ditugu. %100 begetalak dira eta egia esan oso goxoak daude. 


Etxean egitera animatu naiz eta Gullonekoak oso erreza jarri digute gaileta hauek kopiatzeko. Kaja bertan osagaiak azaltzen diren tokian, hauen kopuruak idatzita daude.  



Euskeraz:
- Olo malutak %34
- Gari irin integrala %22
- Txokolate beltza %15
- Ekilore olioa %14,5
- Azukrea
- Bikarbonato sodikoa
- Gatza

Azken hiru osagaietan ez da azaltzen zein den %ekoa, baina beste osagaiak %85,5 egiten dutenez, 3 osagai hauek batera %14,5a ematen dute.

%ak gramotara pasa nitun eta kantitatea 8 aldiz biderkatu. Horrela gaileta asko ateratzen dira, labeko bi bandeja oso gailetaz beteta. Gutxiago nahi baduzu, errezetan jartzen ditudan gr-ak erdira zatitu.



Goazen errezetara!

Errezeta inprimatu

OLO ETA TXOKOLATE GAILETAK

Osagaiak
  • Olo-malutak 272gr
  • Gari irin integral 176gr
  • Txokolate beltza 120gr
  • Ekilore olioa 116gr
  • Azukrea 60gr
  • Bikarbonatoa 10gr
  • Gatza 4gr
  • Ura 8 koilarakada
Errezeta
1. Lehenengo olo malutak eta irin integrala birringailutik pasako ditugu ahalik eta finen gelditu daitezen, pausu hau nik uste beharrezkoa dela gailetak testura onarekin ateratzeko. Ez daduzu birringailurik, eskuko irabiagailuarekin probatu edo mortero baten laguntzaz.2. Txokolate beltza zati txikietan moztuko dugu (txokolate txip-ak baldin badituzu pausu hau saltatu). Labain baten laguntzarekin egin nuen nik eta dexente kostatu zitzaidan. Lagun batek ¨gazta-birringailu¨ bat erabiltzeko ideia eman zidan, hurrengoan horrekin saiatuko naiz.3. Osagai hauek prest daudela, gainontzeko osagai lehor guztiak nahastuko ditugu bol handi batean.4. Olioa gehituko dugu eta berriz ondo nahastuko dugu, eskuekin errazago egiten da.5. Orain ura gehituko dugu. Dena nahastuko dugu eta masa manejable bat lortuko dugu, oraindik lehorregia sentitzen baduzu poliki poliki koilarakadak gehitzen joan.Bola bat egingo dugu eta labeko papera jarriko diogu gainetik eta azpitik. Rodillo baten laguntzaz bola zanpatuko dugu masa xafla fin bat lortu arte. Gailetak egiteko molde batekin (edo labain batekin), gaileta forma emango diogu masari. 6. Labea 180ºCtara edukiko dugu eta gailetak 20 minutuz edukiko ditugu erdiko baldan jarrita. Gailetak onak mantentzeko kristalezko potetxoetan gorde.
Denbora
Prestaketa: Sukaldatzea: Guztira:


Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

0 comentarios