ZE EZBERDINTASUN IKUSTEN DUZU BI ESNEEN ARTEAN?

00:35:00


Ziurrenik lehenengo bururatzen zaigun erantzuna ¨zaporea¨ izango da. Behi esneak zapore bat duela eta almendrarenak beste bat. Baina erantzuna ez da hain sinplea...


Lehengo astean almendra esnea etxean egiten ari nintzela pentsatzen jarri nintzen ea zergatik jendeak ez duen animali esnea kontsumitzeari uzten. 

Eskuan nuen edalontzia begiratu nuen eta likido txuri bat ikusi nuen.  
Kafesnea egiteko erabiltzen dut, baita beste errezetak egiteko, saltsak, postreak…
Behi esnea kontsumitzen nuenean berdinerako erabiltzen nuen. 

Platerean ditugun elikagai gehienekin gertatzen den bezela, esnearekin ere ez gara kontziente nondik datorren. Jende askok ohituragatik kontsumitzen du animali esnea, nik horregatik egiten nuen. Txikitatik ikusten nuen etxean, beraz zergatik aldatu?

Ez naiz inoiz izan esne zaporea pila gustatzen zaidan pertsona bat, izan ere gaztaroan kontsumitzeari utzi nion nazka ematen zidalako. 
Baina denborarekin berriz hartzen hasi nintzen beldurragatik, beti esan baitigute esnea hartzea oso beharrezkoa dela, kaltzioa behar dugula hazi eta hezur sendo batzuk izateko eta horregatik egin nuen. 

Orain dela 6 urte utzi nuen animaliak jateari etikagatik. Baina urte betez esnea eta arrautzak jaten jarraitu nuen begana egin nintzen arte. Momentu hortan informatzen jarri nintzen eta orokorrean esaten ez zaizkigun datu asko aurkitu nituen. 

Gaurkoan jaso nuen informazio hori hemen irudikatu nahiko nuke, konparazio bat eginez animalia esne eta esne begetalen artean. Kontutan hartuko ditut: Animali eta ingurugiroan duten efektua, daramatzaten osagaiak, osasunean ze eragin duten eta esne hauek duten kostua. 


ANIMALI ETA INGURUGIROAN DUTEN EFEKTUA

Animalia esnekiak
Zoritxarrez egunero entzuten dugu medioetan klima-aldaketa inoiz baina hurbilago dugula. Baina zorionez geroz eta informazioa gehiago dugu gai honi buruz eta hortaz kontzientzia gehiago dugu aldaketak egiteko. 
Ziurrenik entzunda izango duzu abeltzaintzak asko kutsatzen duela. Hain zuzen ere, berotegi-efektuko gasen isurtzeen %14,5en erantzule da eta Amazoniako deforestazioaren %80a.

Purin (animalien kaka eta pixa), antibiotiko, fertilizante eta plagizidez kutsatzen dituzte itsasoak, eta ahaztu gabe uraren erabilera izugarri handia egiten dela. Esne litro bat egiteko 800-1000 litro ur behar dira. Hemen FAOk diona eta txahal baten xerra egiteko 15000 litro ur. 
Nekazaritzarako erabiltzen den lurren %75a abeltzaintzarako erabiltzen dira, honek bioaniztasuna galtzea eragiten duelarik. 

Greenpeace eta FAOk konponbide bezela animali produktuen kontsumoa gutxitzea gomendatzen dute. Kontsumoa gutxituz arazoak ez dira bukatzen horregatik ez da zentzuzkoagoa kontsumoa guztiz baztertzea?? 

Esne edalontziak duen eragina ez da hor bakarrik gelditzen. Ba ahal dakizu animalien bizitzan duen eragina?
Animali ezberdinen esnekiak erabiltzen dira baina BEHI ESNEAn zentratuko naiz animali hau baita esplotazio gehien jasaten duena. 

Behi baten bizitza esneki industrian
Askotan behiak ¨vacas lecheras¨ bezela ezagutzen dira eta honek behiek esnea ematea berezko gaitasun bezela ikustea eragiten digu. Baina ez da horrela. Behiek gainontzeko ugaztun guztiek bezela esnea eman ahal izateko aurdun egon eta erditu egin behar dute. 


Horretarako artifizialki intseminatzen dira (abeltzainek behiaren baginan pipeta bat sartzen dute eta uzkitik besoa sartzen diete barruraino). Ez al zaizue teknika oso krudela iruditzen?


Ondoren behiak 9 hilabete inguruko haurdunaldia izango du. Txahala jaiotzen denean bere ama esnea emateko prest egongo da. 
Baina zoritxarrez esne hori ez zaio bere umerai emango, esne hori gizakientzat zuzenduta dago. Horregatik umeari bozal bat jarriko zaio ez dezan esne hori edan edo kasu gehienetan gertatzen den bezela amagandik bananduko dute. Bientzat egoera hau oso traumatikoa da eta behiak negar asko egiten dute berain umeak lapurtzen dizkietenean. 


Bideo hontan ikusiko dezue nola txahalak ezin duen bere amaren esnea edan bozal hori jarrita duelako.


Eta hemen egunero gertatzen den egoera tristea: Umea amagandik banatzen. 


Gogoratu zuk edaten duzun esne bakoitzeko txahal bati eskubide hori kendu zaiola eta hori hain da injustua… 

Jaiotzen den txahala arra baldin bada, hilabete batzuz edukiko dute kaiola batean sartuta, ahalik eta gutxien mugitu dadin horrela bere muskulu ehuna (¨haragia¨) samurragoa izan dadin.


Hilabete batzuz egongo da bertan gero hiltegira eramango baitute 2 hilabetetik aurrera.  
Hain normalizatuta daukagun ¨carne de ternera¨ hori da, hilabete gutxi dituen animalia baten gorputz zati bat, haurtxo baten hildako gorputza… 😭😭

Bestalde jaiotzen den behia emea baldin bada, bere amaren bizitza berdina izango du, hau da, gizakientzat esnea ekoizteko erabiliko dute. 
Urtero haurdun gelditzea behartuko dute intseminazioaren bidez, 4 eta 5 urtez izango da hori (hortaz 4 eta 5 haur lapurtuko dizkiote). Ondoren esnearen ekoizpena gutxitu egingo zaio eta industriarentzat ¨zaharkituta¨ gelditzen denez, hiltegira eramango dute beraien gorputzarekin hanburgesak egiteko. Naturan behiak 20 urtez bizi daitezke...

Bizitzen den urte horietan esnea eta bere kumeak lapurtzeaz gain, abeltegi baten barruan egongo da, orduak eta orduak zutik egotera behartuta, mugitu gabe, eguzkiaren argirik ikusi gabe. Esplotazio honen ondorioz gaixotu egiten dira askotan, errapeetan zauriak eragiten dizkiete… Eta ondorioz antibiotiko, hormonaz… betetzen dituzte. 




Guk kafesne edo postre bat egin ahal izateko, beraiek bizitza penagarri bat jasaten dute. Esnea hartzeko dugun ohitura honengatik, milioika behi eta txahal momentu hontan sufritzen, hiltzen daude.  



Esne begetalak
Esne begetalak mota askotarikoak dira, zereal, fruitu lehor edota lekalez egin daitezke. Elikagai hauek ez dute zuzenean animaliarik hiltzen edo esplotatzen. 
Zeharka zoritxarrez animaliak zauritu edo hil daitezke, erabiltzen diren kimiko eta uzta jasotzeko makinen erruz. Batez ere intsektu, txori edo satorrak.

Esne begetalek gutxiago kutsatzen dute, erabiltzen den lurraren hedadura eta gastatzen den ura baxuagoa da ere. Hemen Science aldizkariak eginiko konparaketa. 

Eragin hauek ekiditeko egin dezakegun hoberena elikagai ekologikoak aukeratzea da, gertutasunekoak, kooperatiba txikikoak.. guzti honek kontsumo arduratsuagora bideratuko digu.

Beganoi askotan esaten digute sojaren monokultiboak asko kutsatzen duela eta ingurumenean eragin negatiboak eragiten dituztela. Eta egia da baina ingurumenean eragin negatiboa duten soja kultibo gehienak animaliei zuzenduta daude hauek pentsu bezela jan ditzaten. Hemen informazio gehiago

Guk soja esne bezela kontsumitzen badugu egin dezakeguna da ekologikoa aukeratzea, honek transgenikoa ez dela ziurtatuko digu eta ez duela Amazonia bezalako basoak suntsituko. 

Soja ez da elikagai begetal bakarra animalientzat erabiltzen dena, FAOren arabera, landatzen diren ale eta zerealen %70a animalien kontsumorako bideratuta daude, ez gizakiontzat. 

Elikatze-katean gizakiek animaliak kontsumitzen dituzte eta animalia hauek zerealak kontsumitzen dituzte. Beraz zergatik ez dugu animalien atala saltatzen eta zuzenean zerealak guk kontsumitu?


Hurrengo post-ean falta diren gainontzeko konparazioak egingo ditut (nutrizioa, prezioa eta osasuna). 

Eta ondo bukatzeko bideo polit bat, banatu zituzten behi eta txahal bat elkartzen dituztenean ❤️



Image and video hosting by TinyPic

Gustatu diezazuke

0 comentarios