NUTRIZIOA

Elikadura mota honekin hastean, zalantza asko izaten dira nutrizioaren inguruan gure bizitza osoa baidaramagu animalia produktuak kontsumitzen eta pentsatzen hauek behar beharrezkoak direla osasuntsu egoteko. Baina ondo antolatutako elikadura 100% begetalak, nutrizionalki ez du gabeziarik izan beharrik*. Lehen aipatutako elikagai taldeak konbinatuz behar diren nutriente guztiak lortzen baitira gorputzak funtzio ezberdinak burutu ahal izan eta osasuntsu egoteko.
Nutrienteak bi taldetan banatzen dira:
Makronutrienteak (karbohidrato, proteina eta gantzak). Gorputzari energia ematen diotenak dira, erreakzio metabolikoak burutu ahal izateko eta ehunak sortzeko.
Mikronutrienteak (mineral eta bitaminak) hauek kantitate txikiagoan behar dira baina oso beharrezkoak dira metabolismoko hainbat prozesutan parte hartzeko.
Banan-banan, modu erraz eta sinplean azalduko dira, zer diren ulertzeko eta ze elikagaietan lortzen diren jakiteko **.
*Amerikako eta Kanadako Dietetika Elkarteen esanetan ondo antolatutako dieta beganoak osasuntsuak dira, eta nutrizionalki aproposak dira bizitzako aldi guztietarako, bai haurdunaldi, amagandiko edoskitze, haurtzaro eta nerabezaroan, baita kirolarientzat ere.
** Atal honetan elikadura %100eko begetalean lortzen diren nutrienteak aipatuko dira bakarrik beraz ez dira animali jatorriko nutrienteak aipatuko. 


KARBOHIDRATOAK

PROTEINAK

GANTZAK

BITAMINAK

MINERALAK